Artikulu honek hizkuntza naturalean oinarritutako begizta itxiko kontrolagailu baten kontzeptu-froga aurkezten du, sarrera bakarreko eta irteera bakarreko (SISO) prozesu termiko sinple baten tenperatura erregulatzeko. Funtsezko ideia, histeresidun errelé-politika bat hizkuntza arruntean adieraztea da, honetarako, LLM bati sentsoreen neurketak interpretatzen utzi eta laginketa-urrats bakoitzean aktibazio-komando binario bat sortzea helburutzat hartuz. Interfaze-erraztasunaz harago, errealitate fisikoa modelatzeko eta kontrol-begiztetan arrazoiketa determinista exekutatzeko, hizkuntza naturala baliabidetzat hartu daitekeela erakusten dugu. Lan honetan, sistemaren eredu trinko bat inplementatu dugu eta bi kontrolagailu alderatu ere: ohiko errelé programatu bat eta LLM batean oinarritutako kontrolagailu bat. Lan-fluxuak eskema-balidazioa, berrsaiakerak eta babes-mekanismo segurua integratzen ditu, eta urratsez urratseko ebaluatzaile batek erreferentziarekin bat datorren egiaztatzen du. Iraupen luzeko simulazio batean (1000 urrats), hizkuntza bidezko kontrolagailuak histeresien portaera erreproduzitzen du, kommutazio-eredu berdinekin. Gainera, sentikortasun- eta ablazio-azterketek, neurketa-zaraten aurrean sistemaren sendotasuna erakusten dute, hala nola, LLMren gaitasuna histeresidun politika behar bezala exekutatzeko, kontrol-lege honen berezko sendotasun teorikoa mantenduz. Lan honek, dinamika termiko motelentzat, hizkuntza naturalean adierazitako politikek errelé-sistema klasikoen pareko errendimendua lor dezaketela erakusten du, garden eta gizakientzat irakurgarri den interfaze bat eskainiz.
Klikatu hemen artikulua ikusteko.
